INAUTERIEn AGURRA
ETA SARDINA ERRETZEA
otsailak 13
ASTEARTEA
18:45.
Bide Onera plazan.
MOZORROEN KONTZENTRAZIOA ETA KANDELAK BANATZEA
agur esateko kalejira egiteko.
.
19:00 .
Foruen pasalekuan.
HILETA-KALEJIRA
Tarambolorekin batera, Bide Onera plazatik Herriko plazara, Inauteri jaunak, Garizuma andreak, alargunek, erostariek, mojek, ehorzleek eta abarrek lagunduta. Barakaldoko “Arimaktore” antzerki-elkarteak antzeztuko ditu pertsonaia horiek. Gainera, segiziora “Drakanthux de fuego” kalejira gehituko da. Kaleko ikuskizun ibiltari, bisual eta zirraragarria. Bertan, musika elektronikoaren eta perkusioaren laguntzaz, Recyclantex-ek espazioa inbaditzen, publikoarekin elkarreragiten eta, batez ere, kaleak beren piroteknia-elementuekin argiztatzen eta “purifikatzen” dute.
19:30.
Herriko Plazan.
AZKEN IKUSKIZUN PIROTEKNIKOA ETA SARDINA ERRETZEA.
K de Kalle konpainiaren (Zaragoza) “Drakanthux de fuego” ikuskizun piroteknikoaren amaieran sardina erre egingo da. Su handi batek ekintza txarrak edo pentsamendu negatiboak erreko ditu.
* Jendeari arropa bakeroa erabiltzeko eta burua estaltzeko gomendatzen zaio, ikuskizun piroteknikoa baita.
PARTE HARTU
Jantzi zaitez behar bezala ekitaldi horretarako eta parte hartu hileta-segizioan.